Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Auzitegi Goreneko 61. aretoak alderdi ekintzailea legez kanpo utzi eta gero dator Lakuntzako Udalaren bilkura. Jakina denez, iazko udal hauteskundeetan EAE-ANVk eskuratu zuen gehiengoa eta horrela alkatetza. Udalak zabaldu duen oharrean orain arte landutako helburuen berri ematen du labur eta jarraian, dio "estatu espainiarra gu desagertarazteko hainbat neurri hartzen" ari dela. Aldi berean, udalak galdera luzatu du: "zer gertatzen da milaka eta milaka herritarren oinarrizko eskubideekin?". Lakuntzako Udalarendako "gertakari larri hauek herritar guztien kalterako dira". Aldi berean, gehitu du "momentu lazgarri hauetan udala eta herritarren erabakiari babesa ematea ezinbestekoa" dela.