Udal zinemaren zaharberritzea estatuko aurrekontuetan jasoa

Guaixe 2008ko urriaren 1a

Nafarroako gobernuko ordezkariarendako aurrekontuak "onargarriak dira, nahiz eta emendakinak aurkez litezkeen". Heldu den urterako estatuko aurrekontuetan jasotzen den zenbait egitasmo nabarmendu zuen Alvaro Mirandak. Horien artean dago Lakuntzako udal zinema zaharberritzeko diru saila. Horretarako 187.210 euroko diru saila jaso da 2009ko estatuko aurrekontuetan. 2010. urterako, berriz, 400.000 euro. Guztira, 587.210 euro.BerriroEz da lehen aldia Lakuntzako udal zinema zaharberritzeko diru-sail bat estatuko aurrekontuetan jasotzen dena. 2006ko azaroaren erdi aldera hurrengo urteko aurrekontuak onartu zituen Espainiako diputatuen kongresuak. Aurrekontuen egitasmoan jasoa gelditu zen Nafarroa Bairen emendakinetako bat, hain zuzen ere, Lakuntzako kultur gunea zaharberritzeko diru saila zen. Orduko hartan 300.000 euroko partida zehaztu zen.  Dirua ez zen etorri, baina zinema izandakoan aldaketak izan dira orduz geroztik. San Saastin musika eskolak eraikin horren goiko solairuan du egoitza orain. Zinema hartu zuen aretoa, berriz, erabat hutsik dago, obrak adjudikatzeko zain. Egitasmo berriak 200 ikuslerentzako zine aretoa egitea jasotzen du. Obraren adjudikazioa Etxebizitza Ministeritzak eginen du. Proiektua eta obraren zuzendaritza, berriz, Lakuntzako Udalak ordainduko du eta gainontzeko guztia, berriz, Espainiako Gobernuak.