Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxeko taldea denboraldiko lehen garaipenaren bila atera zen joan zen asteburuan Zangozan. Jokaldi onak egin zituzten partidaren lehen zatian Lakuntzako taldearen aurka eta, bide horretatik, 21. minutuan 1-0ekoa sartu zioten sakandarrei. Bigarren zatian direnak eta ez direnak egin zituen Lagun Arteak aurkarien atea zulatzeko, baina, behin eta berriz, defentsa eta atezainarekin egin zuten topo. Etxekoek ere izan zuten bigarren gola sartzeko aukera, baina Lakuntzako atezainak 1-0koan utzi zuen markagailua. Pamplona da preferente mailako lider berria, 10 punturekin. Punturik batu gabe, sailkapeneko 7. postura jaitsi da Lagun Artea, 6 punturekin. Datorren asteburuan 3 punturekin 16. eta azken postuan dagoen San Ignacio taldearekin neurtuko ditu indarrak.