Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako Udaletik jakitera eman digutenez hasiera batean beste lan batzuk aurreikusiak zeuden udaletxean. Baina teilatuaren egoera penagarria dela eta aurreikusitako lan batzuengatik ordezkatu zuten teiladura berritzea. Harekin batera fatxada eta leihoak berrituko dituzte. AltxatuLan horretan sartuta, udalak erabaki du udaletxeari altuera gehiago ematea, etorkizunean ganbaragoikoa erabilgarri izateko. Teilatua berrituta geldituko da, baina ganboiko berritua ez da erabilgarri geldituko ez berogailurik, ez argindarrik ez duelako izanen. Etorkizunean ganbaragoikoa nola txukundu eta zein erabilera eman aztertu beharko du udalak. Aurreikusitako lan horiek guztiak Nafarroako Gobernuaren lau urteko planaren barruan zeuden eta gastuei aurre egiteko diru laguntza jasoko du Lakuntzako Udalak. Etorkizunean udaletxean berrikuntza lan gehiago egiteko asmoa du udalak.