Liburutegia zabalik da

Guaixe 2008ko urriaren 22a

Hilaren 6an zabaldu zituen ateak udal liburutegiak eta zerbitzua garagarrilaren 30era arte eskainiko du. Udal liburutegiaren zerbitzua baliatu nahi duten lakuntzarrek astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara, dute horretarako aukera. Liburutegian harrera egiten eta erabiltzaileei laguntza ematen Garazi Garin liburuzaina izanen da.2.500 liburu inguru daude liburutegian. Horiek maileguan emateaz gain, liburutegian kontsultak egin ahal izanen dira eta toki aproposa da ikasteko, besteak beste. Gainera, internet sarbidea duten bi ordenagailu erabiltzeko aukera dago eta, horretaz gain, WIFI zerbitzua eskaintzen du liburutegiak.