Herritarren Eskubide-Kartarako oinarriak jartzen

Guaixe 2008ko urriaren 24a

Enpresatik azaldu digutenez, dagoeneko lanean dira. Gizarte , kultur eta politika eragileekin elkarrizketak izan dituzte Biderka enpresako kideek. Elkarrizketa horien helburua "herritar parte hartze proposamenak landu behar ditugun ingurua ezagutzea" omen da. Orain arte lakuntzarrek herritarren parte hartzeari buruz duten iritzia eta Lakuntzan egon daitezkeen zailtasunak aztertu dituzte. BileraAtzo Biderka enpresako kideek lakuntzarrak bilera batera deitu zituzten. Bilkura horretan Lakuntzarako duten egitasmoa azaldu eta herriko elkarteei proposatuko dieten lan metodologia aurkeztekoak ziren. Hala, bilkuraren zatian Lakuntzan Herritarren Eskubide-Karta egiteko lan zirriborroa aurkeztu zuen enpresak. Horrekin batera, eztabaida tailerretarako eta eskubide-karta onartzeko egutegia zehaztu asmo zuten. Bestetik, bilkurara agertutako elkarte eta udal taldeen ordezkariei agiri bat sinatzeko eskatzekoak ziren. Hartan herritarren parte hartzerako eskubideen eta proposamenen espazio bat eraikitzeko hartutako konpromisoak jasotzekoak ziren.