Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pasa den ostegunean Lakuntzako udaletxean 15 erakundeetako 30 bat ordezkari bildu ziren. Lakuntzako parte hartze plana egiteko aurreneko bilera izan zen. Aurreneko topaketa horretan planaren kudeaketaz arduratzen den Biderka enpresako ordezkariek Lakuntzarako duten egitasmoa azaldu zieten. Horrekin batera, elkarteei lan metodologia aurkeztu zieten. Aurreko bilera horren aurretik Lakuntzako gizarte, kultur eta politika eragileekin elkarrizketak izan dituzte Biderka enpresako kideek, parte hartzeaz ulertzen zutena jakin ahal izateko. Prozesua despeditzerakoan lakuntzarrek parte hartzerako bideak eta formulak zehaztuak egonen dira.