Igandean Zabalarte Klubak antolatutako Lakuntzako XII. Herri Lasterketa jokatu zen. Goiza gris esnatu zen, behe lainoarekin eta hotz galantarekin, baina korrikalariak ez ziren kokildu eta goiz-goizetik haur eta helduak kaleetan barna aritu ziren gora eta behera, lasterketetarako prestatzen. Kategoria txikiko lasterketak goizeko 10:30ean hasi ziren, aurrebenjamin mailatik kadete mailara bitartean, eta 213 haur eta gaztetxo lehiatu ziren guztira. Proba hauek bukatzerako eguzkia jaun eta jabe zen eta egoera horretan eman zioten hasiera 10 km-ko proba nagusiari, 12:30ean. Lakuntzako herrian barna prestatutako 2,5 km-ko zirkuituari lau buelta eman behar izan zizkioten irteera hartu zuten 39 korrikalariek. Ibilbidea polita da, etengabeko igoera eta jaitsierekin, oso ongi seinaleztatua eta antolatua. Hasiera-hasieratik lauzpabost korrikalariko taldetxo batek hartu zuen aurrea, eta tartean zegoen Javier Nagore, azkenean erasoa jo eta helmugara lehena eta bakarrik iritsi zena (32:51). "Helmugarako 300 metro geratzen zirenean nire burua indartsu ikusi dut eta erritmoa bizkortu dut" adierazi zuen Zizurko Ardoi taldeko korrikalariak. Nagorek igandean lehen aldiz parte hartu zuen Lakuntzako lasterketan, eta garaipena eraman du Iruñerrira. "Asko gustatu zait lasterketa, eta oso ongi antolatuta dagoela esan beharra dago" gaineratu zuen. Haren atzetik taldekide izan zituen Cristobal Galera (32:53) eta Mikel Saralegi (32:56) sartu ziren. Lehen sakandarra 10. postuan sartu zen Francisco Javier Gomez Fernandez izan zen (34:31), eta lehen lakuntzarra 36. tokian sartu zen Jose Ignacio Mikeo Genbe (38:24).Emakumezkoetan, azken urteetan bezala, Ana Casares izan zen nagusi. Iruñerrikoa sasoi betean dago, eta sailkapen nagusia kontuan hartuta 19.a sartu zen helmugan (36:12). Igandekoarekin dagoeneko lau garaipen lortu ditu Lakuntzan. Lakuntzako lasterketa oso gustuko duela aitortu zuen, eta Behobia-Donostia prestatzeko oso aproposa dela. "Behobia-Donostiarako sasoiko, indartsu ikusten dut nire burua" adierazi zuen Casaresek. Bigarren emakumezkoa Nerea Abrego (39:58) izan zen, eta hirugarrena Nuria Ongay satrustegiarra (41:09), lehen emakumezko sakandarra. Antolakuntzak 740 euro banatu zituen sarietan, trofeo eta oroigarriez gain. Ohikoa denez, lasterketa bukaeran korrikalariak indartzeko auzate ikusgarririk ez zen falta izan. Lakuntzako lasterketa Sakanako Atletismo Koparako puntuagarria da. Sakandarren sailkapena1.Javier Nagore Arizu: 32:8110.Fco. Javier Gomez Fernandez (Altsasu): 34:3112.Antton Zelaia Etxarri (Urdiain): 34:5015.Javier Borrega Perianez (Altsasu): 35:1419.Esteban Berdud (Altsasu): 35:5925.Juantxo Arregi Asensio (Altsasu): 36:4130.Juan Carlos Gomez Fernandez (Altsasu): 37:2631.Jon Iñaki Araña (Arbizu): 37:2733.Juan Luis Maiza (Etxarri Aranatz): 37:4235.Iñaki Lopez Huarte (Uharte Arakil): 37:5038.Jose Ignacio Mikeo Genbe (Lakuntza): 38:2439.Aitor Hernaiz Ormaetxea (Lakuntza): 38:3141.Fernando Ganuza (Olazti): 38:3443.Aritz Pellejero (Lakuntza): 38:4945.Felix Benjumea Motino: 39:0253. Kike Aldasoro Lezea (Altsasu): 39:2554.Juantxo Azurmendi Zelaia (Altsasu): 39:3060.Isidro Asurabarrena Lopez (Altsasu): 40:0162.Jesus Crespo Aspe: 40:0464. Santi Agirre Galartza: 40:1869.Luis Flores Irurtzun (Lakuntza): 40:5472.Nuria Ongay Teré (Satrustegi): 41:0979.David Oroz Alonso (Urdiain): 42:1882.Ismael Lopez de Goikoetxea Mouriño (Altsasu): 42:4591.Alberto Trevejo Martinez (Olazti): 43:3198.Jone Pelaez Fernandez (Altsasu): 45:3399.Aingeru Azazeta Villarreal (Altsasu): 45:34101.Jorge Rellan Gonzalez (Ekai): 45:53102.Patxi Rubio Martinez (Uharte Arakil): 45:55106.Jose Ignacio Reparaz Berastegi (Arbizu): 46:58111.Jose Mari Mercero Lizarraga (Unanu): 48:00114.Fco. Javier Navarrete Ramos (Altsasu): 48:54116.Patxi Atxa Goikoetxea (Urdiain): 49:14118.Xabier Ramirez de Alda Galarza (Altsasu): 49:50121.Cristina Fernandez Blanco (Arbizu): 51:23122.Jon Arretxe Perez (Arbizu): 51:23124.Belen Mendoza Sanzo (Altsasu): 55:14Kategoria txikiakAurrebenjaminak, mutilak: 1. Eneko Suso, 2. Mikel Villanueva, 3. Ander Agirre.Aurrebenjaminak, neskak: 1. Ane Bermejo, 2. Maider Chamorro, 3. Amaia Vicente. Benjaminak, mutilak: 1. Mikel Merino, 2. Mikel Agirre, 3. Oihan Vinagre.Benjaminak, neskak: 1. Ane Ganuza, 2. Laura Zubieta, 3. Oihana Fernandez. Kimuak, mutilak: 1. David Martinez, 2. Oihan Soto, 3. Aitor San Martin. Kimuak, neskak: 1. Miren Ederra, 2. Nerea Bermejo, 3. Ainhoa Huarte.Haurrak, mutilak: 1. Martin Besne, 2. Julen Imaz, 3. Joaquin Alvarez. Haurrak, neskak: 1. Sara Blanco, 2. Josune Ganuza, 3. Irene Aierra. Kadeteak, mutilak: 1. Aitor Mozo, 2. Sergio Lazkano, 3. Gari Uriarte. Kadeteak, neskak: 1. Yara Cruañez, 2. Saioa Loinez, 3. Garbiñe Yoldi.