Iruñeko Labrit pilotalekuan 22 urtez beherako pilotari afizionatuek eskuz banakako Nafarroako Pilota Txapelketako finalerdiak izan zituzten jokoan atzo. Jaialdiko bigarren norgehiagokan, Aitor Etxeberria lakuntzarra Madariagaren aurka lehiatu zen. Ez zen norgehiagoka erraza izan sakandarrarendako. Erreka taldeko pilotariak abantaila hartu zuen lehen tantotan, 3-11ra arte. Baina Etxeberriak sakea berreskuratu zuenean, buelta eman zion markagailuari. Partida borrokatuaren ondoren, Irurtzungo taldean dabilen Etxeberria gailendu zen, 18-14. Lakuntzakoak San Miguel taldeko Peñas izanen du aurrez aurre datorren igandean, final handian, 12:00etan hasiko den jaialdian, Iruñeko Labrit pilotalekuan.