Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euria bizi eta zelaia zipriztinduta, ez zen giro Leitzako futbol zelaian atzo arratsaldean. Partidako lehen zatian, lakuntzarrak baina gogotsuago zelairatu ziren etxekoak. Hala ere, Lagun Artearendako izan ziren aukerarik onenak. Atsedenalditik bueltan, Aurrera taldea nagusitu zen zelaian. Bide horretatik, 1-0ekoa sartu zuen, 65. minutuan. Hortik aurrera defentsara mugatu zuten haien lana. Lakuntzarrak ez ziren berdinketa gola sartzeko gai izan. Sailkapen nagusiaren buruan jarraitzen du Pamplona taldeak, 20 punturekin. Lagun Arteak beherako bidean jarraitzen du: 12.a da, 9 punturekin. Norgehiagoka zaila dute lakuntzarrek datorren igandean: 18 punturekin sailkapen nagusiko bigarren postuan dagoen San Jorge taldea hartuko du etxean.