Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun Artea futbol taldeak 1na berdindu zuen atzo etxean sailkapen nagusiko bigarrenaren aurka. Partidu borrokatua izan zen Lagun Artea eta San Jorgeren artekoa. Golik gabe despeditu zuten lehen zatia. Bigarren zatian, 77. minutuan, 0-1ekoa markatu zuten bisitariek. Etsi ordez, golaren bila abiatu ziren lakuntzarrak. Norgehiagoka amaitzeko 5 minutu falta zirela, partidaren 87. minutuan, 1-1ekoa sartu zuen Bengoetxeak, ikusleen gozamenerako. Pozik utzi zuten lakuntzarrek zelaia, galtzen joan ondoren, azken minututan lortu baitzuten berdinketaren gola.Aipagarria da partiduaren lehen zatian San Jorge taldeko Mikel Ugartek izan zuen lesioa. Min hartuta, ordu erdi egin zuen anbulantziaren zain. Pamplona taldea da Preferente mailako 1. multzoko liderra, 23 punturekin. Sailkapen nagusiko 12. postuan jarraitzen du Lagun Arteak, 10 punturekin. Gora egiteko aukera ona dute lakuntzarrek datorren jardunaldian. Puntu kopuru berarekin 11. postuan dagoen Universidad de Navarra taldearekin neurtuko ditu indarrak Iruñean, larunbatean.