Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sergio Makirriain gaur hizlari izanen da Lakuntzako eskolan. Paleolito garaiko harrizko tresnen inguruan hitz eginen du, 19:00etatik aurrera. Gaiarekin interesa duen guztiek eskolako ateak zabalik izanen dituzte. Luis Fuentes ikastetxe publikoaren 50. urteurrenaren ospakizunen artean kokatuta dago hitzaldi hori. Bestalde, lastaila akaberan Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxe publikoko ikasleek Mendilur elkarteko zenbait kideren bisita hartu zuten. Haien aldizkarirako elkarrizketa egiteaz gain, erakustaldi batez gozatzeko aukera izan zuten, baita txakurrekin hainbat ariketa egiteko aukera izan ere.