Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Iruñean, sailkapen nagusian puntutara berdinduta zuen Universidad de Navarra taldearen aurka. Sailkapen nagusiko parekotasuna agerian geratu zen zelaian ere. Lehen zatian etxeko taldearen eraso ahaleginak zapuztu zituen kontrako haizeak. Legez kanpoko gol bat sartu zuten, baina, zegokion bezala, balio gabe utzi zuen arbitroak. Bigarren zatian, 60. minutuan, partiduko gol bakarra sartu zuen Lagun Arteako Apilanezek. Berdinketaren bila abiatu ziren etxekoak eta horrek gol aukera berriak eman zizkien lakuntzarrei, baina ez zituzten gauzatu. Azken minututan Universidad de Navarrak gertu izan zuen berdinketaren gola, baina ez zuen lortu. Areriorik gabe, Pamplona taldeak jarraitzen du lider, 26 punturekin. Lagun Artea 10. tokira igo da, 13 punturekin. Lakuntzarrek ez dute nolanahiko partida datorren jardunaldian: liderra hartuko dute etxean.