Sansaastinetan buru-belarri

Guaixe 2009ko urtarrilaren 20a

47 urte bete zituen larunbatean Jose Antonio Ganboak, Nikak, piztu zuen Sansaastin festei hasiera eman zien etxajua. Musika lagun erraldoien konpartsa herrian barnako ibilbidea hasi zuen eta buruhandiak haur eta gazteak korrika eginarazi zituzten. Auzateak,  Luis Fuentes eskolako haurren antzezlana, piperropilak, musika emanaldiak, kirola eta parranda ez dira falta izan festen bi egun hauetan. Atzoko egitarauan txikienak nagusi ziren. Koadrilek bazkariak eginen dituzte eta giroa ez zen falta izan. Gauerdian danborraren soinuekin patroiaren egunari emanen diote paso lakuntzarrek. Gaur San Saastin ermitara erromerian joanen dira. Arratsaldean pirrinka proba izanen da eta, berritasun gisa, aurten kintoek dantzatuko dute alkate-dantza.