Merezitako garaipena Lagun Artearendako

Guaixe 2009ko urtarrilaren 19a

Lagun Arteak ongi landutako eta merezitako garaipena lortu zuen larunbat arratsaldean etxean, sailkapenean bigarrena den Amigo taldearen kontra. Amigokoak sailkapenean aurrean daudela demostratu zuten, arerio latza izan baitziren, baina kontrako atean ez zuen asmatu. Horren isla, lehen zatian Amigokoek dominatu zuten, baina euren aldeko penalty bat ere huts egin zuten, Lagun Arteako Leon atezainak bikain gelditutakoa. Lagun Arteako Gascok taldeko lehen gola sartu zuen 15. minutuan, penaltyz, eta 20. minutuan Amigok berdindu zuen, Aritzen golari esker. Atsedenalditik bueltan Lagun Artearen meritu guztietaz gozatzeko aukera izan zen. Izugarri jokatu zuten lakuntzarrek, bi gol ikusgarri sartuz: Montoyak 55. minututakoan sartutakoa, eta Apilanezen pase bikain bati esker 80. minutuan Gascok zulatutakoa. Merezitako garaipena Lagun Artearendako, batez ere taldean bikain aritzen direla demostratu zutelako. Pamplona taldea da Preferente mailako liderra, 41 punturekin. Lagun Artea bederatzigarrena da, 23 punturekin. Larunbatean Baztanen jokatuko du Lagun Arteak, aurkari zuzenarekin: 24 punturekin sailkapenean zazpigarrena den Baztan taldearekin. Ea jokoan dauden hiru puntuak eskuratu eta sailkapenean gora egiten duen Lakuntzako taldeak. Nolanahi ere, partida konplikatua izanen da.