Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Saastin patroiaren eguna danbor soinuekin hastea ohitura bihurtu da azken urteetan. Lakuntzako Pertza elkarteak 1990etik antolatutako danborradak erro sendoak dituela erakutsi zuen asteartean. 70 danbor jole bildu ziren plazan eta Joxe Floresen aginduetara, Lakuntzako abesbatzaren eta Ozarki txarangaren laguntzarekin, patroiaren omenezko pieza jo zuten. Ondoren etorri ziren Tatiago, Idiyarena eta Diana. Danbor hots, hori bai eten bat egin zuten omenaldiaren unean. Lakuntzako Pertza elkarteak Mari Jose Imirizaldu omendu zuen. Luis Fuentes ikastetxeko irakaslea izan da Mari Jose 40 urtez eta jubilatu berri den honetan jaso du lakuntzarren esker ona. Haren bi alaba Ozarki txarangan jo zuten asteartean. Bestalde, asteartean kintoek alkate dantza ederki dantzatu zuten.