Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun Artea taldea Baztan baina gehiago izan zen jokatutako partidan barna: pilota hobeki mugitu zuen, zabal jokatu zuen eta kontrako atera gehiagotan heldu zen. Hortaz, Baztanen kontra merezitako garaipena lortu zuten Lakuntzako mutilek. Gainera, Lagun Arteak kontrako atera jaurtitako sake bat aldentzen saiatu zen Baztango Estebe Goñi, baina ate barrura joan zitzaion. Horrela lortu zuten partidako gol bakarra lakuntzarrek. Pamplona taldeak jarraitzen du preferente mailako lider nagusitasun osoz, 41 punturekin. Lortutako garaipenari esker Lagun Arteak sailkapenean gora egin du: zazpigarrena da, 26 punturekin. Igandean Zangozan jokatuko du Lagun Arteak, 32 punturekin sailkapenean laugarrena den Cantolaguaren kontra. Ea azkeneko garaipenen bide berari eusten dion Lakuntzako taldeak, sailkapenari eutsi eta goiko postuetara begiratzeko.