Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean, Lekunberrin, mendialdeko 33 establezimenduk Praktika Onen Gidaliburua diploma jaso zuten. Horien artean zegoen Lakuntzan egoitza duen Mirua, bide-erakusleen enpresa. Nafarroako Mendialdea helburu turistikoaren kalitatea hobetzeko tresna da ostiralean establezimenduek jaso zuten diploma. Bere baitan kudeaketa eta bezeroari arreta egokia emateko estandarrak biltzen dira. Haien bidez establezimenduak "kalitatearen kulturan" sartzen dira, eta ziurtagiri sisteman batera heltzeko jarduera gida bat eskaintzen zaie. Aipatu ekitaldian, besteak beste Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramon Corpas eta Cederna-Garalurreko buru Luis Garate izan zien.