Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Preferente Mailako 20. Jardunaldia zegoen jokoan, baina elurrak goitik behera baldintzatu zuen jardunaldia, lehen multzoan jokoan zeuden zortzi partidetatik soilik bi jokatu baitziren. San Ignazioren kontra zen lehiatzekoa Lakuntzako Lagun Artea, Iruñean, baina partida atzeratuta geratu zen. Gauzak horrela, Preferente mailako buruan Pamplona taldeak jarraitzen du, 42 punturekin. Partida bat gutxiagorekin Lagun Artea taldea zazpigarrena da, 26 punturekin. Asteburuan 21. jardunaldia dago jokoan eta Lagun Arteak etxean jokatuko du, Lakuntzako Zelai Berrin, igande arratsaldean, 18 punturekin sailkapenean 14.a den Avance taldearen kontra. Ea puntuak batu eta sailkapenean gora egiten duten lakuntzarrek.