Partida txarrean, hiru puntuak Lakuntzan

Guaixe 2009ko otsailaren 16a

Lagun Arteak 1-0 irabazi zion Avance Ezkabarteri partida txarrean. Ez zen apenas futbolik ikusi eta aspertzeko moduko lehia izan zen. Gol aukera gutxi izan ziren, eta horietako batean, 70. minutuan, Lagun Arteako Davilak kontrako atean haztatu zuen, partidako gol bakarra eginez. Zorionez hiru puntuak etxean geratu ziren.Pamplona taldeak jarraitzen du preferente mailako buru, 45 punturekin. Lagun Artea zazpigarrena da, 29 punturekin. Larunbatean Garesen jokatuko du Lagun Arteak, 22 punturekin sailkapenean hamaikagarrena den Gares taldearen kontra. Ea hobe jokatu eta puntuak pilatzen jarraitzen duen.