Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroa Oinez 2009k ekitaldi berria iragarri du martxoaren 27rako: bertso-afari dotorea antolatu du Lakuntzako Pertza Elkartean. Luxuzko bikotea eseriko da mahaiaren aurrean, Maialen Lujanbio eta Jexux Mari Irazu. Gaueko 22:00etatik aurrera, giro ederra ziurtatuta dago! Antolatzaileek iragarri dutenez, dagoeneko salgai daude txartelak. Lakuntzako Lagun Artea, Sorgiñak eta Tximona tabernan, Arbizuko Karrikan eta Etxarri Aranazko Oinez dendan eskuratu daitezke, 18 euroren truke. Ekimenak Lakuntzako Pertza Elkartearen eta Bierrik Fundazioaren laguntza du.