Aralarko aingerua bihar bisitan

Guaixe 2009ko martxoaren 18a

Lakuntzarrek bihar, eguerdi aurretik, espero dute urtean zehar menditik zaintzen dituen aingeruaren bisita. Ongi etorria egin ondoren, berak presidituko du ondoren izanen den meza. Bildutakoek aingeruaren irudia gurtzeko aukera izanen dute. Aralarko aingeruaren irudia aurretik Lakuntzan izan aurretik Arruazun egon da. Igandean izan zen. Ohi bezala, herriak Aralarko aingeruaren bisita baliatu zuten haren bedeinkapena jasotzeko. Mezan izan zen irudia eta hura gurtzeko aukera izan zuten arruazuarrek. Aralarko aingeruaren irudiak aipatutako bi herriez gain Nafarroako beste 350 bat bisitatuko ditu.