Argiñe bertsotan!

Guaixe 2009ko martxoaren 27a

Nafarroa Oinez 2009k antolatuta, bertso-afari dotorea hartuko du gaur Lakuntzako Pertza Elkarteak. Luxuzko bikotea eseriko da mahaiaren aurrean, Maialen Lujanbio eta Jexux Mari Irazu. Bertsolariak paregabeak eta menua ere horien mailakoa: fritoak, arrain zopa, axurki errea eta postrea. Gaueko 22:00etatik aurrera, giro ederra ziurtatuta dago! Txartelak salgai daude Lakuntzako Lagun Artea, Sorgiñak eta Tximonena tabernan, Arbizuko Karrikan eta Etxarri Aranazko Oinez dendan, 18 euroren truke. Ekimenak Lakuntzako Pertza Elkartearen eta Bierrik Fundazioaren laguntza du.