Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako Lagun Arteak zituen santzioek eta plantillako jokalarien lesioek izugarri baldintzatu zuten Lagun Artea eta Burlades taldeen arteko lehia. Horren isla: atezain titularrak aurrelari moduan jokatu behar izan zuen. Aparteko tentsiorik gabeko partida izan zen, joko nahiko kaxkarrekoa. Zelaigunean hobe lerrotu zen taldeak irabazi zuen, Burladesek. Burlatarrak bosgarren minutuan aurreratu ziren Lucasek sartutako gol bati esker, eta bigarren zatiko 66. minutuan bigarrena lortu zuten, Fermini esker. Lagun Arteak bere aukerak izan zituen, baina ez zuen kontrako atean haztatu. Pamplonak jarraitzen du Ohorezko mailako lider, 56 punturekin. Bigarrena San Jorge da eta Pamplona taldetik geroz eta gertuago dago, 54 puntu baititu. Galdu eta gero Lagun Arteak postua galdu du Burladesen mesedetan. Burlades bosgarrena da eta Lagun Artea seigarrena, biak 39 punturekin. Larunbatean Lagun Arteak Subizan jokatuko du, 27 punturekin sailkapenean hamahirugarrena den Subizaren kontra. Ea hiru puntuak Sakanara ekarri eta lakuntzarrek bosgarren postua berreskuratzen duten.