Puntuak pilatzeko aukera galdu zuen Lagun Arteak

Guaixe 2009ko apirilaren 6a

Lagun Arteak Subizan jokatu zuen, beheko postuetan dagoen Subiza taldearen kontra. Bosgarren minuturako aurreratu egin ziren Lagun Arteakoak, Anguasek sartutako gol bati esker. Baina Subizak ongi agoantatu zuen eta 20. minuturako berdintzea lortu zuen, Asiainen gol bati esker. Horrela joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Subiza izan zen partidako jaun eta jabe. Horren fruitu Subizako Baldak beste bi gol sartu zituen, horietatik bat penaltyz. Gol aukera gehiago izan zituen Subizak, aprobetxatu ez zituztenak. Partida bukatzear zegoenean Lagun Artearen bigarren gola heldu zen, 90. minutuan Palominok sartutakoa, eta urduri jarri ziren Subizakoak. Baina tamalez markagailua ez zen gehiago mugitu eta jokoan zeuden hiru puntuak ihes egin zioten Lakuntzako taldeari. Pamplonak jarraitzen du Preferente mailako lider, 59 punturekin. Lagun Artea 7.a da, 39 punturekin. Larunbatean Gazte Berriak taldearen kontra jokatuko du Lagun Arteak. Asteburu honetan atsedenaldia dago, baina apirilaren 18an Antsoainen jokatuko du Lagun Arteak, 35 punturekin bere azpian, zortzigarren postuan dagoen Gazte Berriak taldearen kontra. Postua dago jokoan eta, hortaz, irabazi beharrean daude Lagun Arteakoak.