Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sailkapen orokorrari begira Gazte Berriak eta Lagun Artea taldeek ez zuten ezer jokoan eta hori nabaritu egin zen larunbatean Antsoainen jokatutako lehian. Lehen zatian Antsoaingoak gehiago izan ziren eta markagailuan aurreratu ziren, Gabik sartutako gol bati esker. Nolanahi ere berehala berdindu zuten lakuntzarrek, Xabierren gol bati esker. Bigarren zatian Gazte Berriak taldeak dominatzen jarraitu zuen, baina ez zituen gol aukerarik sortu. Partida bukatzear zegoenean lakuntzarrek garaipena lortu zuten, Javierrek sartutako gol bati esker. Sailkapen orokorrean Pamplona da lider, 63 punturekin. Lagun Artea seigarrena da, 42 punturekin. Asteburuan despedituko da Ohorezko mailako denboraldia. Pamplona taldeak dagoeneko lortu du Hirugarren mailara igotzea, eta igoera fasea zein taldek jokatuko duten asteburuan erabakiko da. Lagun Artea ez da igoera faserako sailkatu, eta liga despedituta Kopan lehiatuko da. Ligako azken partida etxean jokatuko dute lakuntzarrek, igandean, Zelai Berrin, 35 punturekin 10.a den Amaia taldearen kontra. Ea ligako azken partidan garaipena eskaintzen dieten zale lakuntzarrei.