Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Nafarroako Kopako final laurdenetako itzuliko partidak jokatu ziren. Lagun Arteak Leitzan jokatu zuen larunbatean, Aurrera taldearen kontra. Lakuntzan joaneko partidan jokatutako lehian lakuntzarrek irabazi zuten, eta hori bere alde zuten. Leitzako partida oso borrokatua eta tentsioz betetakoa izan zen, eta Aurrerakoak lasai joan ziren atsedenaldira, 2-0 irabazten zihoazelako. Baina bigarren zatian Lakuntzakoak esnatu egin ziren. Lagun Arteakoek berdintzea lortu zuten Jokin eta Josebaren golei esker eta Leitzako taldea bere onetik atera zuten. Arbitroak Leitzako Sagastibeltza kanporatu zuen, bankilloan zegoela eta Lagun Arteako Betelu. Saltsa egon zen zelaian eta baita zaleen artean ere, liskarren bat edo beste tarteko.Bina berdinduta bukatu zen lehia eta joaneko partidan lortutako errentari esker Lagun Arteak final laurdenetara sailkatzea lortu du. Tutera izango du arerio, final laurdenetan, Lagun Arteak.