Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako Zabalarte Klubak antolatuta, ekainaren 14an, 9:30ean abiatuko da VI. Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketa. Aurten Nafarroako Mendi Federazioak antolatutako Mendi Lasterketen Nafarroako I. Koparako baliagarria da Lakuntzako proba. Mendi korrikalariek Aralar parkean barna 28,5 kilometroko proba dute aurrean, eta guztira, 2.308 metroko desnibela. Zailtasun mailari dagokionez, ertaina da. Lakuntzatik abiatuko da, Guardetxera (1035 m), antzinako galtzadatik pasaz, eta Albia eta Mugardi pasata Belokiren lepoa hartuko du ibilbideak (1205 m.), hortik zuzen-zuzen Unako putzua pasa eta Irumugarrietako tontorrera helduko da (1431 m.). Bertatik jaitsiera hasiko da, Errenaga (1298 m.) eta Pagomaritik (1140 m.) barna Lakuntzara Sandindegitik (540 m.) helduz. Antolakuntzak bost hornidura gune jarriko ditu korrikalarien eskura.Izena ematea, www.lakuntza-aralar.com-enIzena www.lakuntza-aralar.com web orrian eman behar da, ekainaren 10era arte. Antolakuntzak 300 korrikalari inguru espero ditu. Federatuta daudenek 13 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez daudenek 18 euro, Euskadiko Kutxako Caja Laboral | 3035 0117311170005910 kontu zenbakian. Zabalarte Klubak Nafarroa Oinezekin kolaboratu du eta parte-hartzaile guztiek Nafarroa Oinezko kamiseta jasoko dute, ohiko diplomaz gain, eta dortsalek Argiñe maskotaren irudia izanen dute. Kategoria bakoitzeko irabazleendako sari potoloak izanen dira. Bukaeran, ohikoa denez, masajeak hartzeko aukera izanen da.Informazio guztia www.lakuntza-aralar.com webgunean edo 626 733 130 telefonoan (Josu) jaso daiteke.