Lakuntzan erabakiko da nork egiten duen aurrera

Guaixe 2009ko maiatzaren 25a

Larunbatean Preferente mailako Nafarroako Kopako final laurdenen joaneko partida jokatu zuten Tuterak eta Lagun Arteak Erriberan. Bi taldeak irabaztera atera ziren baina denboraldi bukaera denaren seinale, bi taldeen plantillak nahiko justu zeuden. Lehen zatian Tuterakoak nagusitu ziren, eta bigarren zatian bi taldeak aritu ziren dominatzen, txandaka. Akaso aukera argiena Lagun Artearena izan zen, baina Tuterako atezainak geldialdi bikaina egin zuen. Husna berdindu eta gero, igandean Lakuntzan jokatuko den itzuleko partidan erabakiko da nork egiten duen aurrera Kopan.