Pintxo bereziak Kultur Illen gozagarri

Guaixe 2009ko ekainaren 5a

Asteburuan Lakuntzako Arregi, Lagun Artea, Sorginak eta Tximonena tabernetatik pasatzen denak bina pintxo bereziren eskaintza opatuko du. Iazko arrakastaren ondoren, esperientzia errepikatu da. Baina aurten lehiaketa kutsua kendu eta dastatzean gelditu da tabernek Kultur Ille programazioari egindako ekarpena. Dastatzeko moduan izanen diren 8 pintxoak bertako produktuekin eginak daude.Jakiekin zerikusia duen beste eskaintza bat ere izanen da bihar Lakuntzan. 17:00etatik aurrera, munduko lehengaien erakusketa-azoka ikusgai izanen da. Gatza moduko hainbat lehengai ikusi eta haiei buruzko informazioa jasotzeko aukera izanen da. Panel batzuk lehengaiak non eta nola ekoizten diren erakutsiko dute. Bihar ere, 18:00etatik haurrera, gazte altsasuar baten gidaritzapean henna tailerra izanen da plazan.PintxoakArregi Tabernan eskaintza hauxe izanen da: Itxeko odolkiye eta itxeko txistorra goxue. Lagun Artea tabernaren Lagun pintxoak makailua, ganba, txanpinoiak tipula, piper berdea potxatu ditu tomate frijituz eta koñak pixka batekin eta ogi gainean, gaztarekin lagunduta aurkeztuko du. Beste pintxoa, txerri hanken kurruskaria piper txorizeroaren esentziarekin da. Sorginak tabernatik pasatzen direnak patata tortilaz betetako piperrak eta sorgindutako muskuiluak dastatzeko aukera izanen dute. Azkenik, Tximonenan makailu izpitua eta mutur kurruxkatua izanen dira dastatzeko.AntzerkiaAsteburu honetako Kultur Illeren eskaintza haurrendako antzerki musikal batekin despedituko da. Igandean, 18:30ean, Ane Monnak, Oskolak eta Karramarroik Ino, ino, ino badator Bonbardino!!! antzezlana eskainiko dute. Ane Monnaren seme Bonbardino da protagonista. Eskolan Lady Pinpirinaren trufak eta bihurrikeriak jasaten ditu, Bonbardino atsekabetu arte. Baina badu boligrafo magiko bat... Abesti eta dantza ugari dituen antzezlanarekin primeran pasatzeko aukera izanen da Lakuntzan.