Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar Luis Fuentes eskola publikoan klaseen ordez festa izanen da nagusi. Ikastetxeak 50 urte bete ditu eta ikasturtean hainbat ekitaldi antolatu dituzte eskolatik hura ospatzeko. Biharko festa izanen da egitaraua borobiltzeko modu onena. Atzera begiraIrakaskuntza mistoa ez zenean sexuz banatutako eskolak ematen ziren. Lakuntzan ere hala izan zen. Nesken eskola udaletxeko 2. solairuan zegoen, irakasleen etxearen ondoan. Mutikoen eskola, berriz, egungo Bil-toki gazte elkartearen egoitza zen. 1.952. urtean egun Luis Fuentes ikastetxea dagoen tokian eraikin berri bat jaso zuten. Altuera bakarreko eskolak bi gela zituen, neskatoendako bat, mutikoendako bestea. Eskola hura 1958an berritu zuten, solairu berri bat jasoz eta eskolari egungo itxura emanez. 20 urteren buruan eskola handitzeko premia sumatu zuten. Horretarako, eskolaren eta pilotalekuaren artean zegoen puska gehitu zitzaion. Iaz, oztopo arkitektonikoak kendu eta bestelako egokitzapen lan batzuk egin ziren Luis Fuentes ikastetxean. EgitarauaGoizean zehar atzoko argazki erakusketa eta umeendako tailerrak10:30ean Txistulari kalejira eskolako erraldoiekin.11:00etan Futbol partida azkarrak12:00etan Udal gimnasia erritmikoko erakustaldia Pilotalekuan 13:00etan Familia arteko herri kirol topaketak14:00etan Herri bazkaria: kalderete, ogia eta edaria eskolaren kontu, postrea norberaren kontu. (Horretan trebe ez denak ekar dezala kafesnea termoan)15:00etan Goizeko kirolari eta postre ikusgarrienei sari banaketa15:30ean Karaoke eta akordeoilari ekitaldia