Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zabalarte klubak guztia prest du igandean Lakuntza-Aralar mendi lasterketa jokatu dadin. Aurtengoa VI. Edizioa izango da. Aurreko urteetan bezala Lakuntza eta Hirumugarrieta arteko ibilbidea egin beharko dute parte-hartzaileek.Nafarroako Mendi Federazioak aurten lehenengoz antolatutako Mendi Lasterketen Nafarroako I. Koparako baliagarria izango da Lakuntzako lasterketa, eta parte hartze ona espero da. Horren isla, Guaixeren erredakzioa ixteko garaian 264 korrikalari zeuden izena emanda. Izena ematea www.lakuntza-aralar.com web gunearen bitartez egin behar zen eta hasiera batez itxita dago, baina Lakuntzako lasterketan parte hartzen interesa dutenek 626 733 130 telefonora deitu dezakete. Ibilbide ederra Aralartik barnaKorrikalariak 9:30ean abiatuko dira Lakuntzako plazatik eta 5 orduko gehieneko denbora izanen dute proba burutzeko. Guardetxera igoko dira, aintzinako galtzadatik pasaz, eta Guardetxetik Albi eta Mugardin barneratuko dira, Belokiren lepora joz eta handik zuzen Unako putzura ailegatuz, gero Hirumugarrietako tontorrera iritsi arte. Ondoren Lakuntzarako bidea hartuko dute Errenagatik barna jaitsiz. Korrikalariek 28,5 km-ko ibilbidea osatu beharko dute eta bidean 2.308 metroko desnibela gainditu beharko dute. Probaren zailtasun maila ertaina da. Guztia jasangarriagoa egiteko 5 hornimendu gune izanen dira. Antolakuntzak ere beste horren beste kontrol gune jarri ditu. Bukaeran, ohikoa denez, masajeak hartzeko aukera eskainiko du Surya masaje eskolak. Zabalarte Klubak aurten Nafarroa Oinezekin kolaboratu du eta korrikalari guztiek Nafarroa Oinezko kamiseta jasoko dute, ohiko diplomaz gain. Gainera, dortsalek Nafarroa Oinezeko Argiñe maskotaren irudia izanen dute. Parte hartzaileek euren dortsalak probaren egunean bertan jaso ahal izango dituzte, goizeko 8:00etatik aurrera, edo nahiago badute bezperan, larunbat arratsaldean. SariakSari banaketa 13:15ean hasiko da, eta Sakanako trikitilariek giroa berotuko dute. Podiumera igotzen diren gizonek eta emakumeek sari berak eskuratuko dituzte. 1. 350 euro, txapela eta trofeoa.2. 120 euro eta trofeoa.3. 80 euro eta trofeoa.4. Kirol jantzia.5. Kirol jantzia.6. Kirol jantzia.Lehen lakuntzarra: trofeoaLehen sakandarra: trofeoaKategoria bakoitzeko lehenengo hirurek trofeoa jasoko dute. Informazio guztia www.lakuntza-aralar.com webgunean edo 626 733 130 telefonoan (Josu) jaso daiteke.