Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Denetariko aukerak eskaintzen ditu Korpus egunak Lakuntzan. Gorputza mugimenduan jarri eta Lakuntza-Aralar mendi lasterketaren alde egin zuten batzuek. Beste batzuek, berriz, nahiago izan zuten plan lasaiagoa: margoak hartu eta mihise gainean plasmatu zituzten Lakuntzako txoko ederrak. Urtetik urtera parte hartzaile gehiago ditu Lakuntzako Kaleko Pintura Lehiaketak. 6. edizioan 16 lagun lehiatu ziren helduen mailan. Tartean baziren zenbait sakandar ere, Lakuntza bertakoak edo Irurtzungoak esaterako. Txikien mailan 7 haurrek parte hartu zuten. Nork bere txokoa aukeratu eta, eguraldia lagun, gustura aritu ziren margotzen.SariakArratsaldeko seiak iritsita, lanean hasi zen epaimahaia. Margolanen maila igo zela nabarmendu zuten Koldo Arnanzek, Miren Ustarrozek eta Adela Sanchezek. Ibaia irudikatzen zuen koadroak lehen saria (500 euro) eman zion Xabier Celestino Muñiz iruindarrari. 2. saria (250 euro) Caparrosora joan zen. Herriko txoko bat eta San Donato hartu zituen mihise gainean Cristina Rekalde Frisonek. Epaimahaiak aipamen berezia izan zuen Zaldibiko Agustin Vaquerorendako. Azkenik, iaz bezala, Jokin Alegria San Miguel izan zen saritutako herritarra (150 euro). Haurren kategorian, Alicia Cabezudo Sanchezek jaso zuen saria.