Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haurrek udan euskaraz aritzeko helburuarekin haiendako gune bat sortzea pentsatu du Lakuntzako Udalak. Horregatik, iaz bezala, garilean Lakuntzan martxan izanen da udako ludoteka. Jolas gune irekia da udako ludoteka, baina hartan parte hartzeko aurretik izena eman beharra dago. Horretarako, 012 telefonora deitu beharra dago hilaren 26a baino lehen. Eskaintza 3 urtetik gorako haurrendako da eta eguneko euro eta erdi ordaindu beharko da. Lakuntzako udako ludotekak garila guztia hartuko du, astelehenetik ostiralera. Eskola laboralak izanen dira txikienen bilgune, 10:00etatik 13:00era. IgerilekuaAbonamendua edo txartelaAdina Erroldatutakoak Ez erroldatutakoak0 - 4 urte Dohainik Dohainik 5 - 10 urte 12,50 € 18,50 €11 - 16 urte 18,50 € 24,50 €17 - 65 urte 30,50 € 42,50 €65 urtetik gorakoak 12,50 € 18,50 €Eguneko sarreraAdina Erroldatutakoak Ez erroldatutakoak0 - 4 urte Dohainik Dohainik 5 - 10 urte 1,35 € 2 €11 - 16 urte 2 € 2,50 €17 - 65 urte 3 € 3,60 €65 urtetik gorakoak 1,35 € 1,35 €IkastaroakIgeriketa ikastaroak garilean izanen dira, astelehenetik ostiralera. 4 talde sortuko dira. Aurrenekoa igeri egiten dakitenei zuzenduta dago, hobetzeko edo entrenamendurako (10:15etik 11:00etara). Igerian ikasi nahi duten pertsona helduendako eskaintza ere badago (11:00etatik 11:30era). Ondoren, haurren txanda izanen da. Lehenik, 3 eta 6 urte bitartean dituztenendako saioa izanen da (11:30etik 12:00etara) eta, azkenik, 6 urtetik gora dituzten haurren txanda izanen da (12:30etik 13:00era).Izena eman nahi duenak 012 telefonora deitu behar du. Horretarako hilaren 1era arteko epea dago. Ordaindu beharrekoa 30 euro da. Udaletik jakinarazi dutenez, taldeak osatzeko gutxieneko ikasle kopurua laukoa izanen da.