Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kultur ille eta Korpus eguna pasa berri diren honetan, abuztuko festei begira jarri dira lakuntzarrak. Horiek iragarriko dituen kartel lehiaketa deitu du berriki Lakuntzako Udalak. Interesatuek uztailaren 17ra arteko epea dute lanak aurkezteko.OinarriakKartelak lotura izanen du Lakuntzako festekin. Parte hartzea irekia da eta artista bakoitzak nahi adina lan aurkez dezake, beti ere, jatorrizko lanak eta argitaratu gabeak badira. Kartelek 70 cm-ko altuera eta 48 cm-ko zabalera izanen dute, gehienez ere. Guztiek honako testua izanen dute azalean: "Lakuntzako jaiak 09. Abuztuak 22-27". Hiru kategoria bereizi ditu udalak: 10 urte artekoa, 10-16 urtekoena eta 16 urtetik gorakoena. Hurrenez hurren, hauek dira jasoko dituzten sariak: pintura maletina, kirol materialean gastatzeko 70 euroko bonoa eta 250 euroko saria. Lanak Lakuntzako udaletxeko idazkaritzan aurkeztu behar dira, uztailaren 17ko 14:00etarako. Kartelak sinadurarik gabe aurkeztu behar dira, atzean lema dutela. Lema bera izanen du kartelarekin batera aurkeztuko den gutunazal itxiak. Bertan, makinaz eta argi idatzita, egilearen datuak jarriko dira (izen-abizenak, adina, NAN, helbidea eta telefonoa). Uztailaren 18tik 20ra, 19:00etatik 21:00etara, jendaurrean jarriko dira kartelak, zineko sarreran. Haien bozen bidez, herritarrek erabakiko dituzte kartel saridunak. Lan irabazleak udalaren jabego izatera pasako dira.