Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako Udalak antolatutako udako ludoteka hilaren batean jarri zen martxan eta garil guztian zehar iraunen du. 3 eta 9 urte bitarteko 40 bat haurrek eman dute izena ludotekan. Kopurua aldakorra da eguneko matrikula ere egin daitekeelako eta batzuetan ez direlako haurrak joaten. Eskola laboralak hartu zituen eraikinak hartu du udako ludoteka, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara. Maria Jesus Fernandezekin 6 urtetik gorako haurrak daude, txikienak, berriz, Garazi Garin eta Garazi Otsagabiaren ardurapean daude. Gelan hainbat txoko prestatu dituzte haurrak primeran pasatzeko, baina ahal dela kalean ere izaten dira. Gainera, "eguraldiak laguntzen badu herria ezagutzeko irteerak" eginen dituzte asteazkenetan. Horretaz gain, ostiraletan haurrek gogoko dituzten jarduerak egiteko aukera izaten dute.