Astelehenean eguerdian egin ziren Proerai lantegian hauteskunde sindikalak. LABek hautagaitza aurkeztua zuen, baina sindikatutik jakinarazi digutenez, "hauteskundeen aurre-oharra jakinarazi bezain laster zuzendaritzak gure hautagaia kanporatu du. Erabaki horren kontrako auzi-bidea hasi dugu". Hori argitu bitartean hautagaitza indarrean omen da. Astelehenean egin ziren lantegian hauteskunde sindikalak. LABetik jakinarazi digutenez "zuzendaritzatik presioa eragin da langileengan, hauteskunde sindikaletan botorako duten eskubidea ez erabiltzeko". Sindikatu abertzaletik jakinarazi digutenez, "hasieran inork boto ematera joaten ez zenez, langileekin bilera egin genuen azaltzeko baita boto zuria eman zezaketela ere. Haien eskubidea zela". Azkenean, bi langile izan ziren boza eman zutenak. Sindikatuko ordezkariek zuzendaritzakoei esan zieten espero zutela "langile horien kontrako neurririk ez zela hartuko. Aurrerago lantegiko egoeraren inguruan hitz egin nahi dugu zuzendaritzarekin".