Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako Udalak eta igerilekuko tabernaren kudeatzaileek biharko Uda Eguna antolatu dute. Eguerditik hasi eta arratsalderaino hainbat jarduera iragarri dituzte. Hala, 12:00etatik 14:00etara puzgarriak izanen dira igerilekuan. Haiek jasotzerako bazkaria prest izanen da. Haurrendako eta helduendako menua izanen da. Txartela hartzeko azken eguna gaur da. Bazkaldu eta gero, 16:00etatik 18:00etara, igerilekuan, atzera ere puzgarriak izanen dira. Uretan sartu nahi ez duenak mus txapelketa azkarrean parte hartzeko aukera izanen du (izen ematea gaur despeditzen da). Uda Eguna despeditzeko Morlan taldearen kontzertua iragarri da, 20:00etan.