Garaipenarekin hasi du liga Lagun Arteak

Guaixe 2009ko irailaren 14a

Preferente mailako liga hasi da eta modu ezin hobean, esaterako Lakuntzako Lagun Artearendako. Etxean hasi zuen liga Lagun Arteak, Zelai Berrin, eta 1-0 hartu zuen menpean Burlades taldea. Lehen jardunaldia jokatuta, Gazte Berriak taldea dago lehen postuan, hiru punturekin. Lagun Artea bosgarrena da, 3 punturekin. Igandean bigarren jardunaldiko partida du jokoan Lagun Arteak. Zangozan jokatuko dute partida, punturik gabe azkena den Cantolagua taldearen kontra. Ea hasiera bikainak jarraipena duen.