Lagun Artea garaile partida onean

Guaixe 2009ko urriaren 6a

Ardoik eta Lagun Arteak Zizurren jokatutako partida oso lehiatua izan zen; partida ona, zaleek azken unera arte gozatzeko modukoa. Bi taldeek garaipena lortu nahi zuten eta etengabe saiatu ziren kontrako atean, baina golak ez ziren heltzen. Partidaren bukaera aldera, 85. minutuan, Lagun Arteko Xabierrek kontrako atean haztatu zuen eta nahiz eta Ardoik berdintzeko aukera izan, markagailua ez zen gehiago mugitu eta beste hiru puntu pilatu zituzten lakuntzarrek. Avance Ezkabarte da Preferente mailako liderra, 10 punturekin. Lagun Artea hirugarrena da, 9 punturekin. Larunbatean Elizondon jokatuko du Lagun Arteak, hiru punturekin hamabosgarrena den Baztan taldearen kontra. Ea garaipenak segida duen.