Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean hasi ziren Industrial Barranquesako langileak enpresa aurrean ordu bateko bilkurak egiten. Gaur ere, 12:30etik 13:30era han izanen dira eta bukaeran batzarra eginen dute. Eta hala jarraitzeko asmoa dute enpresako egoera aldatzen ez den bitartean. Bestelako neurriak hartzea ere ez dute baztertzen. Langileen bilkurak enpresako zuzendaritzaren asmoen erantzuna dira. Industrial Barranquesan maiatzaz geroztik urte bukaera arteko Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) dago, 75 lan egunetakoa. 70 langileetatik 63ri eragiten die espedienteak. BerriaZuzendaritzak, jakinik espedientea behar baino lehen bukatuko dela, EEE berria aurkeztuko duela jakinarazi dio enpresa batzordeari. EEE berriak heldu den urteko ekaina bukaerara arte iraunen luke. Aurtengo 20 lanegun hartuko lituzke eta 2010eko 50 lanegun. Horretaz gain, "gauzak horrela jarraituz gero" 25 langileren kaleratzea aurreikusiko lukeen beste espediente bat ere aurkez dezakeela aurreratu du enpresak. Azken espediente hori ilbeltzetik aurrera sartuko litzateke indarrean. Enpresa batzordeak (4 ELA eta LAB 1) ez ditu kaleratzeak onartzen, eta "hori ez, beste edozer gauza" negoziatzeko prest azaldu dira. %70Espedientea dagoen bitartean langabeziaren kopuru hori, gutxienekoa, jasotzen dute langileek.