Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Elizondon jokatutako partida husnako berdinketarekin despeditu zen, ez Baztanek ezta Lakuntzako Lagun Arteak ere ez baitzuten haztatu kontrako atean. Akaso etxekoek izan zituzten gol aukera gehiago, baina Lagun Arteak ere bereak izan zituen. Puntu banaketarekin bukatu zen partida ona izan zen larunbatekoa, bi taldeek zuten guztia eman baitzuten. Preferenteko lehen multzoko liderra Lagunak taldea da, 10 punturekin. Lagun Artea hirugarrena da, puntu berberekin. Nafarroa Oinez festa denez, larunbatera aurreratu dute hurrengo jardunaldia lakuntzarrek, eta sailkapenean hamargarrena den San Jorge izanen dute arerio. Ea zer moduz doakien.