Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zenbait bileraren ondoren astelehenean zuzendaritzak eta ELAk (4 delegatu) hitzarmena sinatu zuten. Adostutakoaren arabera enplegu erregulazio espedientea apirilaren 31ra arte luzatuko da. 90 egun gehiago izanen dira edo, bestela esanda, %30 egun gehiago erregulazioan. Langileak erregulazioan dauden bitartean soldataren %70 jasoko dute. Aldeek adostutakoaren arabera apirila akaberara arte enpresak ez du langilerik kaleratuko. Langileen batzarraren adostasunarekin sinatu da akordioa. Industrial Barranquesako enpresa batzordean gehiengoa duen ELAtik esan digutenez, "sinatzen ez bagenuen, urte hasieran 25 langile kaleratuko lituzkete. Lau hilabete gehiago irabazi ditugu, apirilaren 31ra arte, espero dezagun epe horretan lana sartzea". Egoerak zer norabide hartuko duen ikusteko, ELAko ordezkariak garbi utzi nahi izan du honakoa; "ez dugu sinatu maiatzetik aurrera kaleratzeak izatea". LAB-ek (delegatu bakarra du) ez zuen hitzarmena babestu. LAB-en ustez "ez da bermatzen etorkizunean kaleratzeak ez egotea". Aldi berean, espedientea indarrean dagoen bitartean soldataren %70 jasotzearekin ere ez dago ados. OstiraleroEguerdian bilkurak egiten jarraituko dute langileek. Enpresa batzordeak egoeraren berri emanen die.