Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako Udalak batzarrera deitu ditu herritarrak. Gaur egun bi egitasmo ditu udalak esku artean: aurreratua dagoen udaletxearen eraberritzea eta zinemaren berrikuntza. Udalaren ustez herrian "instalazio egokien gabezia dago" eta eraikin horiek "kultur arloko eskaintzetan, zerbitzuetan eta elkarte eta talde ezberdinek egiten duten lanean isla nabarmena izanen dute". Lakuntzako Udalaren asmoa da "herriaren beharren azterketa abiapuntutzat hartuz, eraikinen erabilpen eta kudeaketa plana egitea". Udalak proiektuaren aurkezpena egiteko batzarra deitu du eta lakuntzarrak parte hartzera gonbidatu ditu. 20:00etanGaur, zineman izanen da batzarra.