Ongi jokatu baina haztatu gabe

Guaixe 2009ko urriaren 19a

Ongi aritu zen Lakuntzako Lagun Artea, baina kontrako atean ez zuen haztatu. Egia esan sailkapenean etxekoak aurreratu ziren, bosgarren minutuan Davilak sartutako golari esker. Ongi segitu zuen Lagun Arteak baina atean asmatu ezinean. Horrela, 64. Minutuan Friasek berdindu zuen eta partida bukaeran, 85. minutuan, Eduardok San Jorge aurreratzea lortu zuen. Jokaldiak borobiltzen ez badira, ez dago irabazterik, eta hori pasatu zitzaion Lagun Arteari. Sailkapen orokorrean Lagunak taldea da liderra, 13 punturekin. Lagun Artea bosgarrena da, 10 punturekin. Larunbatean Subizan jokatuko dute lakuntzarrek, 8 punturekin hamaikagarrena den Subiza taldearen kontra.