Bihar Lakuntzako Pertzako bazkide eguna

Guaixe 2009ko urriaren 30a

Lakuntzako Pertza elkarteko zuzendaritza batzordeak festa egun polita antolatu du bihar, urriaren 31n, bazkideen eguna ospatzeko. Orain arte afariak borobiltzen zuen egun osoko festa, baina aurten afaria ordez bazkaria antolatzea erabaki du zuzendaritzak. Gainera, dantzaldia elkartean izan ordez eguraldiak laguntzen badu herriko plazan bertan izanen da. Berrikuntzekin jarraituz, aurten koadrilen arteko herri kirol saioa izanen da. Baina aipatutakoez aparte, ohiko ekitaldiak izanen dira eta egunean barna izanen da zertaz gozatu. Bazkide eguna 200912:30etik 14:00etara: Koadrilen arteko herri kirol saioa.13:30ean Gazta eta ardo banaketa plazan.14:30ean Bazkideen bazkaria Lakuntako Pertza elkartean.17:00etan Mus azkarraren finala elkartean.18:00etan Pilota partidak frontoian.19:00etan Hildako bazkideen aldeko meza.20:00etan Gazta eta ardo banaketa plazan.19:30etik 22:30era Dantzaldia plazan.