Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Subizaren etxean jokatutako partidan 1-2 nagusitu zen Lakuntzako Lagun Artea. Egia esan Subizakoak ez ziren batere fin ibili hasieran, ezin esnatu egongo balira bezala, eta egoera hori ongi aprobetxatu zuen Lagun Arteak hamargarren minutuan Erbitik gola egin eta gero. Subizakoek egoerari erantzun behar izan zioten baina berdinketaren gola ez zen 55. minutura arte heldu. Handik gutxira, 60. Minutuan Senarrek lakuntzarren bigarren gola sartu zuen, markagailuan aurreratuz eta nahiz eta Subizak gol aukera oso argiak izan, markagailua ez zen gehiago mugitu. Lakuntzarrak gutxitan heldu ziren kontrako atera baina ongi aztatu zuten, eta Subizakoek, nahiz eta askotan heldu, ez zuten batere aztatu. Preferente mailako lehen multzoko liderra Zizurko Ardoi da, 15 punturekin. Lagun Artea hirugarrena da, 13 punturekin. Igandean Lagun Arteak puntu batekin azkena den Amigó taldea hartuko du Zelai Berrin. Ea puntuak pilatu eta goiko postu horiei eusten dieten.