Udalak kolunbarioen kontzesioaren prezio publikoak arautu ditu

Guaixe 2009ko azaroaren 2a

Lakuntza Udalak kolunbarioen kontzesioaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza behin betiko onartu du. Kontzesioak 10 urte iraunen du, baina luzapenak eman ahal izanen dira, gehienez ere 30 urte egin arte. Esleipen edo kontzesio hori eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordainduko beharrekoa hau izanen da: 10 urtez, 120 euro; eta luzapen bakoitzarengatik (beste 10 urte gehiagorengatik) 120 euro, bakoitzarengatik.