Hirugarren jarraitzen du Lagun Arteak

Guaixe 2009ko azaroaren 2a

Partida nahiko aspergarrian hiru puntu pilatu zituen Lagun Arteak Lakuntzako Zelai Berrin Amigó taldea 2-0 irabazi eta gero. Atsedenaldira husnako berdinketarekin joan ziren bi taldeak, eta bigarren zatian heldu ziren bi golak. Amigóren defentsa akats baten ondorioz Lagun Arteako Diegok lehen gola sartu zuen 55. minutuan, eta 67. minutuan Erbitik bigarren gola sartzea lortu zuen. Arbitroak bikain egin zuen bere lana eta horrela despeditu zen partida. Preferente mailako liderra Zizurko Ardoi taldea da, 18 punturekin. Lagun Artea hirugarrena da, 16 punturekin. Larunbatean Ezkaban jokatuko du Lagun Arteak, 11 punturekin bederatzigarrena den Avance Ezkabarteren kontra. Ea puntuak pilatu eta lakuntzarrek goi postuetan jarraitzen duten.