Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun Arteak Avance Ezkabarteren kontra jokatu zuen larunbatean Arren. Lehen zatian etxekoak hobeki aritu ziren eta Avance 25. minuturako aurreratu egin zen, eta gol aukera argiak ere ez zituen behar bezala aprobetxatu. Bigarren zatia askoz lehiatuagoa izan zen. 75. minutuan Lagun Arteako Migelek berdindu zuen eta 10 minutu geroago Josebak Lagun Artearen bigarren gola sartzea lortu zuen. Hiru puntuak Lakuntzara etorri behar zirela zirudienean, azken minutuan Avanceko Asierrek berdinketaren gola sartu eta lakuntzarren asmoak zapuztu zituen. Binako berdinketarekin eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia. Ohorezko mailako liderra Zizurko Ardoi taldea da, 21 punturekin. Lagun Arteak hirugarren postuari eusten dio, 17 punturekin. Igandean etxean jokatuko du Lagun Arteak, Lakuntzako Zelai Berrin, 13 punturekin sailkapenean seigarrena den Mutilbera taldearen kontra. Ea lakuntzarrek puntuak pilatzen jarraitzen duten eta goiko postuei eusten dieten.